Susan George

Artikulu hau analista politikoari buruzkoa da; ingeles aktorea gaitzat duena beste hau da: «Susan George (aktorea)»
Susan George

(2010)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAkron, 1934ko ekainaren 29a (89 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Frantzia
Hezkuntza
HeziketaSmith College
Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola 1979) doctorate in France (en) Itzuli
Pariseko Letren Fakultatea
Tesi zuzendariaAnouar Abdel-Malek (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitologoa, ekonomialaria, soziologoa, akademikoa, filosofoa eta idazlea
Parte-hartzailea
  • International endorsement letter to the people of Barcelona in support of Ada Colau (en) Itzuli
KidetzaDemokrazia Europan 2025 Mugimendua
Susan George German Protestant Church Day egunean, 2007

Susan George (AEB, 1934ko ekainaren 29a) analista politiko, filosofo eta idazle estatubatuarra da. 1999 eta 2006 urteen bitartean Frantziako ATTAC erakundeko zuzendariorde izan zen, eta egun, Amsterdameko Transnazionalen Institutuko plangintza zuzendaria da. George oso ezaguna da justizia soziala, hirugarren munduko pobrezia, garapen bidean dauden herrialdeen egoera eta kanpo-zorra bezalako gaien inguruan egindako lanagatik. Era berean, oso zorrotz kritikatu izan ditu Munduko Bankua, Nazioarteko Diru Funtsa edota Mundu Merkataritzaren Erakundea bezalako eragileak. Frantzian bizi da gaur egun, nazionalitate bikoitzarekin.

Informazio orokorra

Honakoak dira Georgek eginda dituen ikasketak: Zientzia Politikoetan doktoretza (École des Hautes Études en Sciences Sociales, Université de Paris, Frantzia), Frantses hizkuntzan lizentziatua (B.A. Smith College, AEB) eta Filosofia (Sorbonne, Frantzia). Egungo globalizazio ereduaren, Munduko Merkataritza Erakundearen eta finantza erakundeen aurka egitera bideratu du maiz bere lana. Hala, ipar eta hego hemisferioen erlazioak ere aztertu ditu.

1990tik 1995era bitartean, nazioarteko eta Frantziako Greenpeace elkarteen zerbitzura aritu da lanean. Nazio Batuen Erakundeko hainbat agentzietan aholkulari gisa ere aritutakoa da, besteak beste, Unesco, Unicef edota FAO bezalakoetan.

Susan George pisuzko erreferente bat da egungo sindikatu eta Gobernuz Kanpoko Erakunde anitzentzat, eta elkarrizketa asko izan ohi ditu prentsa, irrati eta telebistan. Bere obrak hainbat hizkuntzatara itzuli dira, besteak beste, frantsesa, gaztelania, alemanera, italiera, portugesa, estoniera, japoniera, koreera eta bengalerara.

Georgeren liburuak

Jatorrizko izenburua

(Ingelesez)

  • How the Other Half Dies: The Real Reasons for World Hunger (Penguin) 1976. Reprinted 1986, 1991 ISBN 0-14-013569-3 (An analysis of the real reasons for world hunger.)
  • Ill Fares the Land (Penguin) 1984. Revised and expanded 1990 ISBN 0-14-012790-9 (Essays on food, hunger and power.)
  • A Fate Worse Than Debt (Penguin) 1988 ISBN 0-14-022789-X (An analysis of the reasons for Third World debt.)
  • The Debt Boomerang (Pluto Press) 1992 ISBN 0-7453-0594-6 (Continuing the theme of Third World debt and its harmful effects.)
  • Faith and Credit: The World Bank's Secular Empire (with Fabrizio Sabelli) (Westview Press) 1994 ISBN 978-0-8133-2607-8
  • The Lugano Report: On Preserving Capitalism in the 21st Century 1999 ISBN 0-7453-1532-1
  • Another World Is Possible If (Verso Books) 2004 ISBN 1-84467-510-6
  • Hijacking America: How the Secular and Religious Right Changed What Americans Think 2008 ISBN 978-0-7456-4461-5 (On the take-over of America by the religious and secular right with the aim of destroying enlightenment and civilization)
  • We the Peoples of Europe 2008 ISBN 978-0-7453-2633-7

Itzulpenak

(Gaztelaniaz)

  • La enfermedad se va la pista (Penguin, 1990)
  • El bumerang de la deuda (Prensa, 1992 De Pluto)
  • Fe y crédito: el imperio secular del banco mundial (Penguin, 1994)
  • El informe de Lugano (Icaria, 2001)
  • Otro mundo es posible si... (Icaria-Intermón, 2004)
  • Nosotros, los pueblos de Europa (Icaria, 2006)
  • El Pensamiento secuestrado: Cómo la derecha laica y religiosa se ha apoderado de Estados Unidos (Icaria, 2007)

(Frantsesez)

  • Comment meurt l’autre moitié du monde, (trad. de How the Other Half Dies: The Real Reasons for World Hunger, Penguin, 1976)
  • L’effet boomerang, (Pluto Press, 1992)
  • Le Rapport Lugano, (Pluto Press, 1999; Fayard, 2000)
  • La mondialisation libérale (avec Martin Wolf, Grasset/Les Echos, 2002)
  • Un autre monde est possible si... (Fayard, 2004).
  • Nous peuples d'Europe (Fayard, 2005)
  • La pensée enchaînée (Fayard, 2007)

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Susan George Aldatu lotura Wikidatan


  • (Ingelesez) Susan Georgeren web orria Transnational Institute erakundearen barruan.
  • (Ingelesez) [1] Susan Georgeren biofrafia osoa
  • (Gaztelaniaz) [2] Elkarrizketa
  • (Gaztelaniaz) Entrevista Elkarrizketa
  • (Frantsesez) Susan George, « Un monde solidaire et durable : Introduction », L'autre campagne, 2008ko irailaren 18an kontsultatua
  • (Frantsesez) Interview de Susan George, propos recueillis par Fanny Coche et John Mullen, Socialisme International, 2008ko irailaren 18an kontsultatua
  • (Frantsesez) Susan Georges, Le Rapport Lugano, Liburuaren aurkezpena, 2003ko martxoaren 25a.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q270735
  • Commonscat Multimedia: Susan George (political scientist) / Q270735

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 164160492
  • ISNI: 0000000112609292
  • BNE: XX914072
  • BNF: 12264972b (data)
  • GND: 124468101
  • LCCN: n79036840
  • NDL: 00440743
  • NKC: mub2013757520
  • CiNii: DA00669831
  • SUDOC: 026888009
  • UB: a1243528
  • Open Library: OL291109A
  • Bilduma digitalak
  • Persée: 214604
  • Wd Datuak: Q270735
  • Commonscat Multimedia: Susan George (political scientist) / Q270735