Kazetaritza eta soziologia ikasi zituen Bilbon. 1996anBi begiratu euskarazko kazetari hizkerari lanarekin doktoratu zen informazio-zientzietan.
1996an "Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari: gaiari egindako gainbegiratua et euskarazko kazetaritzaren tradizioko lau kazetatan hitz eta esamoldeen hustuketa kualitatiboa" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Iñaki Zabaleta Urkiolaren zuzendaritzapean.[3][4]
Euskararen garapenari begira euskarazko komunikazio esparrua edo euskarazko hedabide esparrua deitutakoa antolatzearen garrantzia azpimarratu du hainbatetan. Ildo horretan, euskarazko telebistari buruzko politika publikoak eta estrategia sozialak berritzeko premiatik abiatuta, gogoeta eta eztabaidarako gaiak aurkeztu ditu Sarasuak.[6]
Kulturgintzako eragilea
1980ko hamarkadatik aurrera kulturgintzan dihardu, hainbat arlotako gizarte-erakundetan partaide gisan, besteak beste:[7]
Garabide elkartean, munduko hainbat herrialdetan hizkuntza-lankidetzan.[8][9]
Hainbat argitalpen egina da gai sozio-ekonomikoetan eta hizkuntzaren inguruan.
Euskaltasunaren inguruko bere gogoetarik osatuena Hiztunpolisa liburuan argitaratu zuen (Pamiela, 2013).[10]
Euskara biziberritu nahi bada, batua sortu zen garaian bezala, 2021ean ere bisio eta estrategia berriak definitu behar direla aldarrikatu du Sarasuak, euskararen erabileran urrats sendoa behar dela lau alor hauetan: lan-eremuan, astialdian, hezkuntzan, eta hedabideetan.[11][12][13]
Akordio politikoaz, euskalgintzako eragileen munta handiko artikulazioaz, eragileen mapa osatzeaz,[14] udalen ekarpenaz, tokiko mugimendu euskaltzaleen paperaz, Euskararen Gizarte Erakunde multzoaren rolaz, prozesu horren beso teknikoaz, sektore publikoaren garaiaz, kontakizunaz eta antigorputzez jardun ondoren, egungo abagunearen bi angelu konbinatu beharraz oharpena eginez bukatzen du gogoeta.[7][15]
Bertsolaritzaren munduan oso gazte sartu zen. EskoriatzakoAlmen Ikastolako bertso-eskolan ibili zen lehen 1979-1980 urteetan, Patxi Goikolea, Xanti Iparragirre eta Joanito Akixuren eraginez.[5]1981ean, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa irabazi zuen, Txapelketa horretan bertan kantatu zuen lehen aldiz publikoan, Donostian, Balda pilotalekuan. 1984ean berriro irabazi zuen txapelketa hori. Lau urte geroago Euskal Herriko Bertsolari txapelketako finalista ere izan zen 1986an, 19 urte zituela.
Anaia Aitor SarasuarekinFauna txiki bat bertso berritan diskoa kaleratu zuen (Elkar, 1995).
Plazaz plaza hainbat urtetan ibili ondoren, jendaurreko jarduna utzi behar izan zuen 2000n, ebakuntza baten ondorioz. Geroztik, baina, tarteka egin izan du agerraldiren bat, eta bertso jartzaile gisa ere nabarmendu izan da.[5]
Kepa Junkerak folk-rockaren bidetik eginiko Kalejira al-buk diskoan (Elkar, 1994). Jon Sarasuaren hitzak sartu zituen, baita David Edgar Passinghamek ingelesez eginiko hitzak eta Andoni Egañarenak eta Edorta Jimenez idazlearenak ere.
Oskorri taldearen Euskaldun berriaren balada eta Insumisioarena abesti ospetsuen hitzak harenak dira. Hona hemen Euskaldun berriaren balada abestiaren hitzak:[17]
Barakaldokoa naiz eta
daukat paro obrero
horregatik euskaltegira
noa ni egunero
euskaraz bazekien nire
bisabueloak edo
baina ni roilo hon(e)taz
orain arte zero
Goizero goizero
AEKn bezero
batzuetan ero
besteetan bero
baina ez dut milagro
handirik espero
...
...
...
...
egun askotan pentsatzen dut
hau dala inutila
...
...
...
...
...
...
esaten dute baina
ez da hain fazila
...
...
baina batzutan ez naiz hemen
gehiegi dibertitzen
...
...
...
...
Pegatak ipintzen
(e)ta dirua biltzen
...
...
lan on bat bilatzeko
ez badu zerbitzen
Insumisioarena abestiaren hitz guztiak Europako hainbat herrialdetako weborrietan lor daitezke. Hona hemen abestiaren hitz batzuk:
I (Postariari)
Postari zintzo horrek / zer dakar karpetan?
amodio gutunik / etzegok hiretan
militarren ohar bat? / bitxia benetan
bidali duenari / eramaiok bueltan.
________________________
II (Sentitzen dudanari)
Natural sentitzen dut / egiten dudana
...
...
...
________________________
III (Amari)
Nigarrez ari zara / ama maite hori
...
...
ez badizut jadanik / obeditzen zuri?
IV (Kolega beldurtiari)
Ene kolega maite / beldurtia haiz hi
...
...
etor hadi bisitan / txorizo ta guzti.
________________________
V (Kartzeleroari)
... ene kartzelero
...
ezin nauzu hain errez / bihurtu numero
kantari esnatzen naiz ...
Bertsozale Elkartearen zuzendaritzakoa
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide izan zen haren sorreratik bertatik, 1986tik, 2000 urtera arte eta bertsogintzaren gainean egin diren hainbat ikerketaren egile eta eragile ere bai.[18][19]
Arizmendiarrieta eraldaketa proiektua (2000, Lanki)[23]
Bat bateko bertsolaritza. (2002, Bertsozale Elkartea) Andoni Egaña eta Joxerra Garziarekin batera.[24]
Autoeraketa globalitatean: autoeraketa ekonomikoaren kokapena egungo munduan (2005, MU arg.) Beste hauekin idatzita: Antxon Mendizabal Etxabe, Ainara Udaondo Alberdi, eta Mikel Zurbano Irizar.[25]
Globalizazioa eta Autoeraketa: joerak, mugak eta aukerak (2005, MU arg.) Honekin idatzita: Ainara Udaondo Alberdi.[25]
Ertzeko Zatiak (2010, Argia). Hego Ameriketara egindako bidaietan bildutako pentsamendu eta anekdotak.[26]
Garabide Elkarteko Jon Sarasua eta Iñaki Martinez de Luna, Abadia Saria jasotzen (2023-02-22) Gipuzkoako Aldun Nagusi Markel Olanorekin.[33]2022: Anton Abadia saria euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duena.[34] Jon Sarasuak sustatzen duen Garabide elkarteari eman zioten saria lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen dituelako; lankidetzazko eredu berri bat garatu duelako euskararen komunitatetik besteei erakusteko, eta beste komunitate horien jarrera eta bizipenetatik Euskal Herrian ere ikasteko.[33]
Erreferentziak
↑Abizena Sarasua idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Saratsua onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
↑«Jon Sarasua euskaltzain urgazle izendatu du Euskaltzaindiak - Debagoiena» Goiena.eus(Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
↑Sarasua Maritxalar, Jon. «Bi begiratu euskarazko kazetari hizkerari: gaiari egindako gainbegiratua et euskarazko kazetaritzaren tradizioko lau kazetatan hitz eta esamoldeen hustuketa kualitatiboa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak(Noiz kontsultatua: 2019-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
↑Sarasua, Jon. (2013). «Euskal Telebista eta euskal telebista. Berrantolatzeko oinarri batzuk - Jakin.eus» www.jakin.eus(Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
↑«Euskalgintza irudikatzen: mapa, arbola eta beste zertzelada batzuk. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus(Noiz kontsultatua: 2021-07-11).
↑ ab«Garabide Elkarteak jaso du 2022ko Abadia Saria, hizkuntza gutxituen biziberritzearen eta elkar ezagutzaren alde egiten duen lanagatik» gipuzkoa(Noiz kontsultatua: 2023-02-24).