Indiana
Indiana | ||
---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | ||
Ereserkia | ||
On the Banks of the Wabash, Far Away | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | |
ISO 3166-2 | US-IN | |
Hiriburua | Indianapolis eta Corydon (Indiana) | |
Indianako gobernadorea | Eric Holcomb (en) | |
Zatiketa | ikusi
| |
Geografia | ||
Koordenatuak | 39°56′N 86°13′W / 39.93°N 86.22°W / 39.93; -86.22 | |
Azalera | 94.321 km² | |
Mugakideak | Michigan, Illinois, Ohio eta Kentucky | |
Punturik altuena | Hoosier Hill (en) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 6.785.528 (2020ko apirilaren 1a) 165.848 (2015) | |
Dentsitatea | 71,94 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 2.602.770 | |
Hizkuntza ofiziala | ingeles | |
in.gov |
Indiana Ameriketako Estatu Batuetako erdialdeko estatua da. Estatuko hiriburua eta hiri garrantzitsuena Indianapolis da 887.642 biztanle 2020an. 94.321 km2 ditu, eta 6.785.528 biztanle zituen 2020an.
Geografia
Datu orokorrak
Wabash ibaiaren arroak eta Mississippirenak osatzen dute estatuaren zatirik handiena. Iparraldeko ibaiek Michigan aintzirara isurtzen dute beren ura.
Klima hezea du; udak oso beroak dira, eta neguak luzeak eta hotzak. Iparraldean erruz egiten du elurra, eta hego-mendebalean, berriz, lehorteak izaten dira sarritan.
Estatu mugakideak
Michigan iparraldean eta ipar-ekialdean, Ohio ekialdean, Kentucky hegoaldean eta hego-ekialdean eta Illinois mendebaldean ditu.
Ekonomia
Artoa lantzen da batez ere, eta abere hazkuntzan, berriz, zerria da ekoizpen nagusia. Iparraldean esnekien lanketak pisu handia du. Ikatz egurra eta gas naturala ateratzen dira lurpetik. Gary, Hammond, East Chicago eta Whiting dira industriagune nagusiak.
Historia
William Henry Harrison gobernadoreak han bizi ziren indiarrak bota zituen 1800-1841 bitartean. 1811n Batasunean onartu zuten Indiana. Sezesio Gerran Batasunaren alderdian borrokatu zen.
Indianatar ospetsuak
- Michael Jackson (1958-2009), abeslaria.
- Robert Indiana (1928-2018), artista.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Indianaren webgune ofiziala
- Datuak: Q1415
- Multimedia: Indiana / Q1415
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.