Hiperides

Hiperides

Irudi gehiago
strategos

Bizitza
JaiotzaAtenas, K.a. 390
HerrialdeaAntzinako Atenas
Lehen hizkuntzaantzinako greziera
HeriotzaEgina, K.a. 322 (67/68 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
ikusi
  • Phila of Thebes (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Glaucippus (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, hizlaria eta militarra

Hiperides —grezieraz: Hypereides— (Atenas, K.a. 389 – Kleon, Peloponeso, K.a. 322) Antzinako Greziako hizlaria izan zen. Platonen eta Isokratesen ikaslea.

Bizitza

Hasieran logografo-lanetan aritu zen, inorentzako epaiketa-hitzaldiak eginez. Frine bere maitalearen kasua berak defendatu zuen: erlijiogabea izatea leporatzen zioten akusatuari, eta azken argudiotzat akusatuaren edertasuna agerian jarriz, lortu zuen Hiperidesek epaileen errukia.

K.a. 347tik aurrera Demostenesen jarraitzaile izan zen mazedoniarren eta bakezaleen aurkako erasoetan. Keroneako guduan (K.a. 338) Filipo II.a Mazedoniakoa atenastar koalizioari nagusitu zitzaionean, Hiperidesek antolatu zuen Atenasen defentsa. Harpaloren auzian Demostenesen salatzaile nagusietarikoa izan zen. Alexandro Handia hil ondoren (K.a. 323), mazedoniarren aurkako matxinada zela eta, berriro adiskidetu zen Demostenesekin. Antipatroren zapalkuntzaren biktima izan zen: atxilotu eta oinaze ikaragarriak pairarazirik hil zuten.

Ondorenak

Antzinatean ia Demostenesen parekotzat zeukaten. Haren eskutik atera bide ziren 77 hitzaldietatik 6 besterik ez dira gorde, eta ez osorik guztiak. Argitasuna, dotoretasuna, hizkuntza jasoaren eta lagunartekoaren bateratze egokia, hein batean komediak eragina, dira Hiperidesen berbaldiaren ezaugarriak. Demostenesen aurka eta Lamian eroritako gudarien hileta-hitzaldia dira bere hitzaldirik aipagarrienak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q314447
  • Commonscat Multimedia: Hypereides / Q314447

  • Wd Datuak: Q314447
  • Commonscat Multimedia: Hypereides / Q314447