Arriba[1] (bearneraz: Sent Gladia, Arriba e Munenh; frantsesez eta ofizialki: Saint-Gladie-Arrive-Munein) Pirinio Atlantikoak departamenduko mendebaldeko udalerri bat da, Bearnokoa, Zuberoako mugatik kilometro gutxi batzuk ekialdera dagoena. XIV. menderaino behintzat, euskaraz egiten zen han, eta toponimian arrasto ugari utzi du euskal hizkuntzak.[2]
↑Euskaltzaindia: «Munduko leku-izen nagusiak euskaraz eta Euskal Herriaren inguruko exonimia» (euskara baturako testu arau-emailea), Euskal Onomastikaren Datutegia.
↑Txomin PEILLEN: «Uhaitzibar osoa euskaldun», Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, ISSN 0046-435X, 14. urtea, 39 zenbakia, 1982, 339-346 orrialdeak.